Sartu | Izena eman

Roald Dahl

1964an, lehenengo lana kaleratu zuen, Charlie eta txokolate-lantegia, eta ordutik aurrera, makina bat liburu argitaratu zituen, harik eta munduko idazle ospetsuenetakoa bilakatu arte.

Roald Dahl (1916-1990) Llandaff izeneko herrixkan jaio zen, Galesen. Gurasoak norvegiar jatorrikoak zituen, eta bizi-maila oneko familia osatzen zuten. Zazpi urte zituela, ikastetxe ingeles batean sartu zuten, eta bertan britaniar hezkuntza-sistema zorrotza jasan behar izan zuen. Ondoren, bere liburuetako batzuetan eman zuen horren berri. Batxilergoa amaitu zuenean –eta amaren gomendioei muzin eginez–, unibertsitateko ikasketei uko egin eta Shell petrolio-multinazionalean hasi zen lanean, Afrika aldean.

Kontinente horretan zegoela piztu zen Bigarren Mundu Gerra, eta berak gerra horretan parte hartu zuen. Hegazkin-pilotu egin zen, Royal Air Forcen; borroketako batean haren hegazkina bota egin zuten, eta sei hilabete eman behar izan zituen ospitalean. Geroago, Londresera bidali zuten. Hogeita sei urte zituenean, Washingtonera joan zen, eta hantxe hasi zen gerrako bere abenturei buruz idazten. Lau seme-alaba izan zituen, eta haiei kontatzen zizkien ipuinek bultzatuta hasi zen haurrentzako literatura idazten. 1964an, lehenengo lana kaleratu zuen, Charlie eta txokolate-lantegia, eta ordutik aurrera, makina bat liburu argitaratu zituen, harik eta munduko idazle ospetsuenetakoa bilakatu arte. Filmetarako gidoiak ere idatzi zituen, pertsonaia ospetsuak sortu zituen: Matilda, James, Charlie… Gremlinak ere berak sortu zituen, eta haren lanetako batzuk zinemaratu egin dituzte.

Roald Dahl Oxforden hil zen, 74 urte zituela.