Page 16 - Katalogoa Begiko
P. 16
[+6]
SAIL HORIA
Haur Literatura
Jolasean dabilen irakurlea
Adin honetako haurra jolasean dabilen ikuslea da,
irakurlea baino gehiago. Irakurgai duen alegiazko
munduan hartzen du parte, eta han, bere unibertsoko
erronkekin egiten du topo. Beldurrei, nahiei eta pozei
egin behar die aurre, baina segurtasun-distantzia bat
duela; hala, beldur, nahi eta poz horiei beha diezaie-
ke, haiek gobernatzen ikasten duen bitartean, egune-
rokoan jolasten denean egiten duen bezala.
Jolasean dabilen irakurleak badaki istorioak nola dau-
den antolatuta, eta pixkanaka beste alderdi batzuk
landuko ditu, hala nola hitz-jarioa, ulermena eta kora-
piloa bere buruan ikusarazteko aukera.
Liburuak
Ziur asko, irakurlea irakurmena hobetzen ariko da
oraindik –irakurmena, deskodetze-prozesu bat den al-
detik–. Hori dela eta, liburu laburrak, arinak, dibertiga-
rriak eta zentzuz beteak behar ditu, lehen irakurgaien
eta etorkizuneko irakurgaien artean zubi-lana egingo
dutenak. Liburu horiek irudi asko dituzte testuaren la-
gungarri. Esaldien egitura sinplea da, eta paragrafoak
laburrak izan ohi dira.
15