Page 20 - Katalogoa Begiko
P. 20
















[+8]
SAIL MOREA






Haur Literatura



Irakurlea protagonista

Adin honetako irakurleak bere burua gatazkak beti 

modu burutsuan konpontzen dituzten pertsonaia au- 


sart, trebe eta buruaskietan islatuta ikusteko beharra 

du. Istorioak mundu erreala baino antolatuagoa eta 

hura bezain anbiguoa eta arriskutsua ez den mundu 

batean gertatzen dira, eta horrek sarri aukera ematen 

die pertsonaiei ihesaldiak eta abenturak bizitzeko.


Adin honetan, erraztasun handiagoz irakurtzen dute, 

eta gai dira beren burua zuzentzeko, zerbait oker 


irakurri dutela konturatzen badira. Lexiko zabalagoa 

dute, testu luzeagoak irakurtzen dituzte, eta ikaste- 

ko xedez ere irakurtzen dute. Ingurukoen irakurtzeko 

ohiturak imitatzen dituzte. Hori garrantzitsua da; izan 

ere, adin horretan hasten dira zenbait irakurle liburuak 

alde batera uzten.



Liburuak

Sail honetako liburuen orrialdeak abenturaz, umorez 

eta pertsonaia ekintzaile eta buruaskiz josita daude. 

Istorioak ekintza handikoak izan ohi dira, eta esaldiak 


konplexuagoak, baina paragrafoak laburrak dira orain- 

dik ere.


Irakurleek abentura handiak biziko dituzte, ezin sine- 

tsizko munduetan murgilduko dira, algarak egingo di- 

tuzte, beldurra sentituko dute.











19



   18   19   20   21   22