Page 32 - Katalogoa Begiko
P. 32
[+12]
SAIL URDINA
Haur eta Gazte Literatura
Gogoeta egiten duen irakurlea
Nerabezaroan murgildutako irakurleek irakurtzeko
zenbait gaitasun finkatzen dituzte. Hala ere, etapa ho-
netan, irakurtzen dutenaren inguruko ikuskera objekti-
bo bat transmititzeko gai izateaz gain, irakurritakoari
buruzko iritzi pertsonala sortzen eta hura justifikatzen
duten argudioak aurkitzen hasten dira, eta horixe da
etapa honetan zoragarriena.
Une honetatik aurrerako irakurgaiak ez dira izango
denbora-pasa hutsa; munduan, eta ez liburuan baka-
rrik, gertatzen denari buruz gogoeta egiteko eta jarrera
bat hartzeko baliagarriak ere izango zaizkie.
Liburuak
Liburuek bidegabekeria sozialei, gerrei eta moralki kon-
plexuak diren egoerei buruz hitz egiten dute. Garatzeko
eta inguruan duten guztia esperimentatzeko gose dira
nerabeak, eta horregatik dira ohikoak gai horiek. Libu-
ruek mundura irteteko nahi hori ase eta ulertu behar
dute, fantasiazko unibertsoetan barrena nabigatu ahal
izateko nahi hori; horregatik, irakurgai erronkazaleak
eskaintzen ditugu, irakurlea aisialdian literaturara itzu-
laraziko dutenak.
31