Page 6 - Katalogoa Begiko
P. 6
gaituzue
Duela 30 urte baino gehiago, Zubia-Santillana argitaletxea Haur eta
Gazte literatura eskoletara eramaten hasi zen. Horretara, gure bizitza-
ren parte izatera iritsi diren liburuak eta pertsonaiak ezagutzeko auke-
ra eman zigun. Harrezkero, liburu asko argitaratu dira eta irakurri ahal
izan ditugu. Liburu horiei esker, bai eta sektoreko profesionalen arteko
elkarlanari esker ere, milaka haur eta gaztek beren lehen irakurketa
esperientziak eta abentura zoragarriak bizi ahal izan dituzte.
Oinarri sendo horren gainean eraiki da Begiko. Zubia-Santillanaren Haur
eta Gazte Literaturako zigilu berria. Literaturaren kalitatea, konpromisoa,
inklusioa, gozamena, hausnarketa, sormena eta alegiazko unibertsoak
birsortzearen alde apostu egiten duen proiektua da, mundu mailakoa.
Literatura-ibilbide garrantzitsu bat oinordean hartu, eta aldi berean,
erronka berriei aurre egiten dien proiektu itxaropentsu bati ekiten dio-
gu. Etapa honetan, historian geldituko diren gertakariak biziko ditugu,
eta kasu askotan, kontakizun handien inspirazio-iturri izango dira; na-
rratiba, euskarri eta irakurgaiarekin eta irakurleekin harremanak egite-
ko modu berriei esker, beti bezala eta inoiz ez bezala kontatuko diren
kontakizunak. Horiek guztiek lekua izango dute gure katalogoan; hain
zuzen ere, ospe handiko autore eta ilustratzaileez gain, haur- eta gazte-
literaturaren alorreko talentu berriek ere izango baitute lekua.
Zatozte bilduma honetan barrena bidaiatzera, gaurko eta biharko irakur-
leei zuzendutako lanak, generoak eta gaiak eskaintzen baititu. Bertan,
bilatzen duten liburua, nahi dutena, haientzat berariaz idatzia izan dena
aurkituko dute haur, gazte, irakasle zein familiek, horixe da eta gure nahia.
Ongi etorri ra!
Joseba Santxo eta Maite MalagĖn
Begiko sailaren argitalpen-zuzendariak