Sartu | Izena eman

Nor gara?

Begiko Santillanaren haur eta gazte literaturako zigilua da. HAUR ETA GAZTE LITERATURA letra larriz ulertzen dugu, bizirik gaudela sentiarazten digulako eta behar ditugun erantzun guztiak aurkitzen laguntzen digulako. Irakurtzeak ikasten, hausnartzen, hunkitzen, dibertitzen, gozatzen, laguntzen digulako... hazten laguntzen digulako.

Kalitatezko literatura ausart eta atenporalaren aldeko apustua egiten dugu. Gure katalogoan estatuko eta nazioarteko haur eta gazte literaturako ahots ezagunak, titulu enblematikoak eta talentu berriak aurkituko dituzu. Hunkitzen, dibertitzen, hezten, eragiten eta eraldatzen duten ideiak bildu eta istorioak proposatzen ditugu.

Liburuak maite ditugun pertsonok osatzen dugu irakurle komunitate hau: irakasleek, ikasleek, familiek, itzultzaileek, liburu-saltzaileek, liburuzainek... Liburuaren katea osatzen dugun eragile guztioi esker, proiektu bizi hau hazten ari da etengabe, eta kultur foroen, sare sozialen eta gure webgunearen bitartez, elkarren berri dugu une oro.

Begiko dugu irakurtzea. Begiko dugu editatzea. Begiko ditugu liburuak.

Irakurtzen ditugun liburu guztiek egiten gaituztelako gu geu.

Begiko gara.