Sartu | Izena eman

Azken berriak

10 ekintza kontsumo arduratsua eta iraunkorra sustatzeko

Galdetzen al diozu zeure buruari modu jasangarriagoan kontsumitzeko zer egin dezakezun? Zer egin aztarna ekologikoa murrizteko, zer diren eragin txikiagoa duten produktuak, noiz den kontsumoa arduratsua gizartearekin, eta abar? Gomendio hauek zure egunerokoan baliatu ahal izango dituzu.

  1. Ez xahutu alferrik dutxako eta etxea garbitzeko ura eta ez erabili komunontzia zakarra botatzeko.
  2. Oinez edo bizikletaz mugitzen bazara ez da izango planeta onura jasoko duen bakarra.
  3. Berrerabili, konpondu, birziklatu eta banatu zure hondakinak..
  4. Hautatu bertako eta sasoiko jakiak. Lanpostuak sortzen dituzte eta emisioak murriztu.
  5. Saihestu plastikozko poltsa. Eraman zurekin beti berrerabil daitekeen poltsa bat.
  6. Erosi ontziratu gabeko produktuak eta eraman etxera dagoeneko badituzun ontzi edo poltsatxoetan.
  7. Ez erosi produzitzean asko kutsatzen dituzten produktuak.
  8. Babestu auzoko dendak, haurren eta emakumeen eskubideak bermatzen dituztenak.
  9. Hautatu zaharkitze programaturik gabeko teknologia.
  10. Bertako kulturari eman aukera bat, lanpostuak sortzen lagunduko duzu eta gizateriaren ondare ederrenetako bati bizia emango diozu.