Sartu | Izena eman

Azken berriak

Liburuaren Egunerako gure oparia

Gaur ospakizun eguna da irakurle guztiontzat!

Liburuaren Eguna nazioartean ospatzen bada ere, Bartzelonan sortu zen 20. hamarkada erdialdean, eta 1995ean Liburuaren Mundu Egun izendatu zuten. Gugandik ez oso hurrun ospatzen du Loqueleo zigiluak Madrilen Liburuen Gaua, Oqueleok liburutegien bidez kultura galiziarra, eta Jollibreko kideek larrosak eta liburuak oparitzen dizkiete elkarri Sant Jordigatik. Euskal Herriko hiri, herri eta auzo askotan ere topatuko dituzu liburu azokak egun honetan.

Irakurketak batzen gaitu eta Liburuaren Eguna aukera bikaina da gure istorio kutunak edo gure senide eta lagunak gogora dakarzkiguten horiek oparituz elkarrengana gerturatzeko. Begikon ere zurekin ospatu nahi dugu Liburuaren Eguna, lore batekin eta nork bere mugak gainditzeari buruzko liburu eder honekin.

Gaizkile talde basati batek Selene Laburnum liburuzaina bahitu du. Gaizkileek dirutza izugarria eskatu nahi diote Alkateari liburuzainaren truke. Baina, euren plana burutzerakoan ez dute aurreikusi liburuzainaren xarma eta abilezia, eta hare gutxiago elgorri beldurgarria!