Sartu | Izena eman

Margaret Mahy

Hirurehun ipuin inguru argitaratu zituen hezkuntzan erabil zitezen, ehun liburu-album inguru sortu eta nerabe nahiz gazteentzako nobelak ere idatzi zituen.

1936. urtean jaio zen Zeelanda Berrian eta Bibliotekonomia ikasketak egin zituen. Hirurehun ipuin inguru argitaratu zituen hezkuntzan erabil zitezen, ehun liburu-album inguru sortu eta nerabe nahiz gazteentzako nobelak ere idatzi zituen. Poesia eta antzerkia ere jorratu zituen. Hamabost hizkuntzatara itzuli dira bere lanak, eta batzuk zineman ere landu dira. 2006. urtean, Hans Christian Andersen saria jaso zuen.