Azken berriak
09-04-2024
Emozioak lantzen irakurketaren bidez
Emozioak identifikatu eta kudeatzeak osasun mentala zaintzen laguntzen digu, gure ingurunearekin hobe sentiarazten gaitu, beste pertsonekin ditugun harremanak sendotzen ditu eta hobeto komunikatzeko tresnak ematen dizkigu.
Garrantzitsua da, beraz, txikitatik ikastea emozioak kudeatzen. Ikasgelan emozioak lantzeak jazarpenik gabeko eskola eraikitzen laguntzen digu eta, gainera, ikasleei euren beharrak eroso adierazten laguntzen die.
Irakurketa emozio horiek lantzeko tresna gisa erabiltzerakoan, emozio horiek identifikatzea izango da eman beharreko lehen urratsa. Garrantzitsua da haur eta nerabeek emozioak adierazteko "hiztegia" landuta izatea. Ariketa-orriak, koadernoa, irudidun txartelak... baliagarri izan daitezke emozioak izendatu eta deskribatzeko. Arruntenetatik hasi (poza, tristura, haserrea...) eta zerrenda zabaltzen joan daiteke, positibo eta negatiboak bereizi eta abar. Garrantzitsua da ikasleek emozioak euren hitzekin deskribatzea, haiek azaltzeko gai baldin badira, errazago identifikatuko dituztelako.
Ondoren, emozioak identifikatzen lagunduko digun liburu bat hautatu beharko dugu. Gure katalogoan emozioak aipatzen dituzten liburuak aurkituko dituzu, ariketa hau praktikara eramaten lagunduko dizutenak. Kapitulu batzuetan geldialdiak egin ahal izango ditugu, ikasle guztiek batera pertsonaia nagusiaren emozioak identifikatu ditzaten.
Azkenik, garrantzitsua da bakerako txoko bat sortzea. Emozioak identifikatzeko gai izan arren, beti ez gara haiek kudeatzeko gai izaten eta denbora eta espazioa behar izaten dugu. Ikasgelako liburutegia izan daiteke leku hori, adibidez, ikasleek gainezka egiten dutenean bisitatu dezaketen txoko bat.
Txoko hori ikasgelako gatazkak konpontzeko baliatu daiteke, era berean. Jazarpen egoerak askotan gu ohartu gabe gertatzen dira, horregatik gomendatzen dizugu jazarpenari aurre egiteko tresnak bilatzea. Irakasleen gunean topatuko dituzu batzuk, Munstroak? Ipuinetan baino ez! izeneko baliabideetan.
Liburu gomendatuak