Violeta Monreal

Maitagarri eskuak eta haur bihotza dauzka. Horretxegatik, ez da harritzekoa haurrekin izan ohi duen konexioa. Bere fantasiazko munduak zur eta lur uzten ditu entzule denak.

Oviedon (Asturias) jaio zen Violeta Monreal. Arte Ederrak ikasi ostean, ilustratzale gisa lan egiten hasi zen. New York-en, N.B.E.-ren hainbat proiekturentzako ilustrazioak egin zituen, baita tarot enpresentzat diseinatu ere. Ordutik, etengabe argitaratzen dira bere irudiak Espainiako argitaletxe garrantzitsuenetan. Gainera, liburu horietako asko berak idatzi ditu. Estatu Batuetan, Japonen, Korean, Frantzian, Portugalen, Italian, Grezian eta herrialde iberoamerikarretan ere argitaratu izan dira liburuok. Ilustratzaile eta ipuinen idazle izateaz gain, haurrentzako marrazkigintzari buruzko hizlaria ere bada. Gaian aditu diren erakunde, korporazio eta argitaletxeek maiz gonbidatu izan dute hitzaldiak ematera eta tailer praktiko nahiz teorikoak gidatzera, irakasle eta ikasleen sorkuntza sustatzeko.