Sartu | Izena eman

Irakaskuntza bokazioa nuela Lehen Hezkuntza ikasi nuen. Betidanik izan da literatura nire bizitzaren parte, berarekin batera hezi naiz. Maiz agertzen zen literatura nire alboan, aitak eta amak behin eta berriro irakurtzen zizkidaten haur-ipuinez mozorratuta. Urteen joan-etorriarekin, literaturak, haur jantzia kendu eta gero eta luzeagoak ziren liburuez mozorratu zen. Egunero irakurtzen nuen, liburu bat, beste bat... Horrela ikasi nuen irakurtzea zein ederra den, eta zein ederrak bihurtzen gaituen ere! Azkenean, hainbestetan irakurritako eta miretsitako istorioak idaztera ausartu nintzen... Ipuin txiki hau bidaia luze baten hasiera izatea espero dut.