Sartu | Izena eman

Azken berriak

Ureztatzen haurra

7 plan udaberrian haurrekin gozatzeko

Eguzkia goizago atera eta beranduago ezkutatzen den loraldi garaia da udaberria. Hodeiek zeru oskarbiei ematen diete lekukoa eta gogo handiagoa izaten dugu planak egiteko. Ideiarik behar? Emaiezu aukera bat hauei. Ez esan gero inork ez dizunik plan ederrik proposatu.

  • Paseatu hirian zehar, bere parkeetan. Hiri eta herri guztiek dituzte parke bikainak eta agian oraindik ezagun ez dituzunak.
  • Dagoeneko ezagun badituzu, atera sen esploratzailea eta zoaz beste norabait. Hondartzara, mendira, lautadara... guztietan topatuko duzu ezagutzea merezi duen txokorik.
  • Egun osoko plan bat egin nahi baduzu, prestatu motxila eta ogitartekoa. Ez edozein ogitarteko, benetan maite duzun bat.
  • Landatzeko garaia dugu hau. Zure lorontziei jaramon apur bat egiezu eta landatu berriz neguan galdu diren landareak.
  • Eguraldi onarekin gogo handiagoa izaten dugu kalean lagunekin jolasteko. Ez galdu aukera, proposatu ezazu zuk zeuk plana.
  • Une ezinhobea da animaliekin zerikusia duten planak egiteko, landetxe batera bisitan joateko... animaliak kumeak izaten dituzten garaia baita hau.
  • Beti da une ezinhobea irakurtzeko, baina etxetik kanpo irakurtzeak xarma berezia du. Zuhaitz baten magalean jar zaitezke, itsas-bazterrean... Hori bai plan itzela!

Ez dakizula ordea zer irakurri? Hemen dituzu gomendio batzuk: