Sartu | Izena eman

Azken berriak

Adierazpen ofiziala: Roald Dahl idazlearen liburuen edizioak

Santillana argitaletxean 40 urte baino gehiago daramatzagu Roald Dahl argitaratzen. Bere jatorrizko editorea gara eta 1978an Charlie eta txokolate-lantegia gaztelaniara Verónica Head-ek itzuli zuenetik, ez diogu utzi ikastetxe guztiek bere liburu bikainak irakurtzea sustatzeari. Hasiera-hasieratik EGILE honen aldeko apustua egin zuen argitaletxea gara, eta horretan jarraitzen dugu. Gure katalogoan ezinbestekoak izan dira beti bere liburuak, eta duela urte batzuetatik euskaraz Begiko zigiluan (iraganean Zubia zigiluan) argitaratzen ditugu.

Beti defendatu dugu haur eta gazte literatura, zentsuraren gainetik, unean uneko moda eta testuinguruetatik aske. Konplexurik gabeko liburuak editatzen ditugu, atenporalak, irakurlea gutxiesten ez dutenak. Harro gaude egindako lanarekin, editore lana irakurle eta egileekiko errespetutik uler baitaiteke soilik. Gure eskuetan jartzen dizkiguten eta argitaratzen ditugun istorioekiko zintzotasunez jarduten dugu.

Dagoeneko jakinarazi diegu agenteei ez ditugula Roald Dahl idazlearen liburuak egokituko eta, 1978 urrun hartatik beti egin dugun bezala, bere liburuekin eta HAUR ETA GAZTE LITERATURA onarekin gozatzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.  

Lotutako egileak