Azken berriak
26-07-2023
Aitona, kontaidazu
Aiton-amonen egun zoriontsua opa dizuegu!
Haurren psikologoek diotenaren arabera, aiton-amonak senide taldeko kide garrantzitsuenetakoak dira, bilobekin sortu ohi duten harreman bereziagatik. Gainera, harreman hori ez da norabide bakarrekoa, biloben eskutik sentitu ohi duten maitasun eta dibertsioak aiton-amonen osasunarentzat onuragarria baita, baliotsu, aktibo eta zoriontsu sentiarazten baititu. Lainezaz beteak izaten dituzte bilobak, eta atseginak bezain jakintsuak dira. Beti egongo dira prest gu mimatu, aholkatu eta samurtasunez zaintzeko. Biloben gutiziak asetzeko prest egoten dira. Izozkia dela, parkea, bainatzea... baina eredugarriak ere badira, haien balioak eta irakaspenak transmititzen dizkietelako belaunaldi berriei, bizitzako zailtasunei aurre egiteko tresnak eskainiz.
Gazteek adindunak zaintzea ez da soilik gizakiok egiten dugun gauza. Ba al zenekien? Natura bai jakintsua!