Sartu | Izena eman

Azken berriak

Antzerkia irakurri eta antzerkia bizi

Antzerkia diogunean oholtza datorkigu gogora, aktoreak, eszenaratzea, agerraldiak, txaloak... baina baita literatur generoa ere. Aurreko guztia hizkiz hizki deskribatzeko gaitasuna duen kontakizun mota hori. Irakurleari antzezlan bat bere poltsikoan eramateko aukera ematen dion hori.

1961. urtetik Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak mundu mailako kulturarentzat antzerkiak duen balioa erakustea du helburu.

Iaz 60 urte bete ziren sortu zenetik, eta ospakizuna gazteei eskaini zieten: belaunaldi berriei eta eureen ibilbideen hasiera urratzen ari diren artistei. Etorkizuneko antzerkia azal-mamituko dutenei, hain zuzen ere. Begikon ere baduzu antzerkia dastatzeko aukera, Hankazikin liburuari esker.

Irakurtzeaz gain, lagunekin eskolan antzeztu dezakezu!