Sartu | Izena eman

Azken berriak

Liburuei buruzko bederatzi gauza

Liburuei buruzko bederatzi gauza

Ba al zenekien?

Literaturaren eta liburuen mundua liluragarria izan daiteke. Hona orain arte ez zenekizkien liburuei buruzko bederatzi gauza.

  1. Egipto zaharrean honela deitzen zieten liburutegiei: "arimarentzako erremedioen altxorrak". Zergatik? Ezjakintasuna "sendatzeko" gai zirelako, gaixotasunik arriskutsuena.
  2. Lehenengo liburuek ez zuten izenbururik. Hortaz, liburuko testuaren lehen hitzekin ezagutzen ziren.
  3. Kasu gehienetan, liburu baten egileak soilik liburuaren zenbatekoaren %10 kobratzen du. Liburu-saltzaileak %30 kobratzen du, banatzaileak %20 eta argitaletxe kateak %50 inguru.
  4. Historiako libururik salduena Biblia da. Bigarrena Miguel de Cervantesen Don Quijote eta, ondotik, Harry Potter bilduma.
  5. 1829an sortu zuen Louis Braillek ukimenaren bidez irakurtzeko sistema. 1837 arte, ordea, ez zen braille sisteman libururik argitaratu.
  6. Bibliosmia deitzen zaio pertsona batzuei liburu zaharren usainak sortzen dien sentsazio atseginari. Zuk ba al duzu bibliosmiarik?
  7. Miniaturazko Liburuen Museoan dago munduko libururik txikiena. 2012an Japonen sortutako liburuak 0,75 milimetro neurtzen ditu eta luparekin soilik ikus daiteke.
  8. Kontuz bidaietara daramatzazun liburuekin: Persepolis liburua Iranen debekatuta dago, Bertso satanikoak 11 herrialde baino gehiagotan daude debekatuta eta Da Vinciren Kodea Indian irakurri nahi baduzu, klandestinoki eskuratu beharko duzu.
  9. Best seller esamoldea 1889an erabili zuten lehen aldiz, The Kansas Times & Star egunkarian. Ordutik ohiko esamoldea da literaturaren munduan.