Sartu | Izena eman

Azken berriak

Fernandoko ikasleak

Fernandoko ikasleak

Bilboko Fernando Zentroan izan da Toti Martinez de Lezea

Toti Martinez de Lezea Heriotza harrigarria liburua aitzaki hartuta Bilboko Fernando Zentroan izan da, etorkizunean ile-apaintzaile izango diren ikasleekin.

Euskaraz egiteko arrazoiez eta irakurtzearen garrantziaz aritu zen Toti ikasleen aurrean. Gazteak txundituta geratu ziren idazlearen indar, jakinduria eta jendaurreko dohaiarekin. Hark hitz egiteari utzi zionean, ikasleek hainbat galdera egin zizkioten.

Bukatutakoan, Begikoko Heriotza harrigarria liburua banatu zien Toti Martinez de Lezeak ikasleei, baita banan-banan sinatu ere.

Orain, Heriotza harrigarria patxadaz eta gogoz irakurtzeko aldartea utzi ditu Fernando Zentroko ikasleak. Ez dira gure Totirekin behingo-behingoan ahaztuko!

Lotutako egileak