Azken berriak

Birziklatzen jarraitzeko 6 arrazoi

Tematuta gaude birziklatzearekin. Aurten ere Birziklapenaren Mundu Eguna ospatzen da, gizartea hondakinak behar bezala kudeatzearen garrantziaz ohartarazteko, klima aldaketa ekiditeko eta horrela ingurugiroa babesteko. Baina badira egunerokoan birziklatzeko arrazoi gehiago ere.

  1. Hondakin bati bizitza berri bat eman diezaiokezu.
  2. Naturako baliabideen kudeaketa hobea dakar birziklatzeak.
  3. Ingurumenarekiko eragina murrizten du: airearen, lurraren eta uraren kontaminazioa gutxitzen du.
  4. Ondasun berrien produkzioari lotutako kostuak murrizten ditu.
  5. Energia aurrezten laguntzen du eta, bide batez, petrolioarekiko menpekotasuna gutxitzen du.
  6. Gizartea behartzen du irudimena baliatzera gure eguneroko objektuak berriz diseinatzeko eta zaharrei bizitza berri bat emateko.

Oraindik ez bazaitugu konbentzitu, gure jasangarritasunaren aldeko kanpainari lotu dizkiogun liburuek lortuko dute agian. Kontsultatu gure aletegia eta baliatu Ekoirakurleak kanpainak eskaintzen dizkizun baliabideak. Aldaketa liburuetan ere hazten da!