Sartu | Izena eman

Azken berriak

Blue Monday, malkotan blai

Urteko Egunik Tristeena Cliff Arnall psikologoak ezarri zuen 2005ean, urteko egunik tristeena zein zen kalkulatzeko formula bat proposatu ostean.

Egun hori urteko hirugarren astelehena dela ondorioztatu zuen. Izan ere, Eguberritako ospakizunen ostean, familia asko ekonomikoki eta emozionalki beren onera itzultzeko ahaleginetan ari baitira oraindik. Gainera, Urte Berritan egindako promesa eta asmoak betetzea gero eta zailagoa iruditzen zaigu. Honezkero pertsona asko ohartu dira grina eragiten zieten helburu horiek ziruditena baina konplexuagoak direla. Etsipena eragiten dio horrek jende askori. 

Tristura horri nola aurre egin ez badakizu, hartu liburu bat eta izan zaitez gure Irakurle Komunitateko kide. Irakurtzeak indarberritu eta batzen gaitu.