Sartu | Izena eman

Azken berriak

Community Managerren nazioarteko eguna

Community zer? Community Manager!

Marka baten eta bere bezeroen nahiz jarraitzaileen arteko harremana sare sozialen bidez kudeatzeko zeregina dute.

Azken urteotan ezinbesteko bilakatu dira hainbat eta hainbat enpresatan, markek beren bezeroekin modu zuzenean harremanetan egoteko duten beharragatik eta publikoaren aldetik sare sozialetan aktibo izateko izan ohi duten eskakizunagatik.

Baina zer egiten dute zehazki?

  1. Erabiltzaileei erantzuten diete, horretarako erabilitako hizkuntza zainduz.
  2. Profil ezberdinetako neurketak aztertzen dituzte, erabilitako estrategia baliagarria izaten ari den ala ez ikusteko eta beharrezko doikuntzak ezartzeko.
  3. Sare sozial bakoitzeko argitalpenak programatzen dituzte.
  4. Sektoreko albisteen berri izaten dute. Horrela markaren edukia aberasten dute informazioa baliatuz eta partekatuz.
  5. Krisi sozialez arduratzen dira, arazoa egonkortu ez dadin.

Orain badakizu zer edo zer gehiago bisitatu ohi dituzun sare sozialen atzean egon ohi diren pertsonez.

Har ezazu parte sare sozialetan, baina beti errespetutik abiatuta. Izan zaitez gure irakurle komunitateko kide. Irakurketak batzen gaitu.

Jarrai gaitzazu:

Instagram | Facebook | Twitter