Sartu | Izena eman

Azken berriak

Egun Arraroen Nazioarteko Eguna

Amaren Egunak edo Musikarenak ez gaituzte asko harritzen, baina Harrotasun Zombiaren egunak ado Erdiko Seme-Alabenak... harri eta zur utzi gaituzte.

Ba bai, ongi irakurri duzu. Hilabete guztiek dituzte ospakizun arraroak. Guri bitxiak iruditu arren, batzuetan badute garrantzia munduko beste txokoren batean. Horietako batzuk ezagutu nahi? Hona bereziak diren batzuk: urtarrilak 10, Jende Bitxiaren Eguna; martxoak 9, Patata Tortillaren Mundu Eguna; ekainak 21, Txakurra Lanera Eramateko Mundu Eguna; urriak 7, Burusoilen Eguna; uztailak 23, Batmanen Eguna...

Gehiagoren gogoz gelditu zara? Bilatu Interneten Egun bitxi gehiago, ez zara damutuko. Baina, batez ere, ikas dezagun arraroekin bizitzen, baliteke zu ere arraroa izatea, ohartu ez bazara ere.