Sartu | Izena eman

Azken berriak

Erabilgarritasuna irakurketan

Bizitzeko garrantzitsuak diren zerbitzu eta produktuak erabilerrazak eta eskuratzeko errazak izatea du helburu Erabilgarritasunaren Mundu Egunak.

Liburuak oso tresna erabilerrazak dira, baina eskuragarriak al dira? Garrantzitsua da eskuliburuak, webguneak, komikiak, liburuak guztiok ulertu ahal izatea. Eta irakurketa gozatzeko aukera berdinak izatea guztiok.

Behar horretatik sortu zen irakurketa erraza. Hainbat moldaketaren bidez, irakurketa samurragoa eta ulerterrazagoa bihurtzen da. Ba al zenekien biztanleen %30ak ez duela irakurketa bere horretan eskuratzerik? Sinestezina, ezta? Aniztasun kognitiboa edo intelektuala duten pertsonek beren ulermen gaitasunera moldatutako testuak behar dituzte, informazio hori eskuratu ahal izateko. Esaldi laburrak erabiltzea, metafora edo konparazio ilunik gabekoak, edo zezko esaldiak nahiz mendekoak saihestea lirateke testu hauetarako ezarritako arauetako batzuk.

Irakurketa guztiongana heldu dadin, Begikon Esan Aise bilduma sortu dugu. Bertan topatuko dituzun istorioak edozein irakurlerentzako egokiak dira, eta testuaz gain irudiak ere izan ohi dituzte.