Sartu | Izena eman

Azken berriak

Eskerrik asko!

Eskerrik asko!

Erizaintzaren Nazioarteko Eguna

Koronabirusak mundu osoko pertsona askoren bizitzak aldatu ditu eta aldatzen dihardu. Denok egiten ari gara ahalegin handia, pandemiak aurrera egin ez dezan. Baina, gaur, batez ere, Erizaintzaren Nazioarteko egunean, erizainei ESKERRIK ASKO zabal bat oihukatu nahi diegu.

Mila esker gu zaintzeagatik, artatzeagatik, zuen bizitza jokoan jartzeagatik, gu emozionatu eta baita gurekin jolasteagatik ere. Mila esker liburuaren amaiera aldatzeagatik, istorioari orriak eransteagatik, pertsonaia ezinbestekoak izateagatik. Gure artean diren eta mantal txuria janzten duten heroiak izateagatik.