Sartu | Izena eman

Azken berriak

Etxe-animaliak, lagun kutunak

Ez ezazu abandonatu, hark ez zintuzke utziko. Honela zioen udan animaliak abandonatzearen aurkako kanpaina batek. Etxe-animalia bat adoptatzea erabaki garrantzitsua da eta animaliaren zaintzaileek erantzukizun batzuekiko konpromisoa hartu beharko dutela izan behar da gogoan. Etxe-animalien Eguna animaliak zaintzea eta babestea sustatzeko sortu zen, baita maskoten adopzioa bultzatzeko ere.

Zure lagun kutunaren ongizatea bermatzeko jarraibide hauek zerrendatu ditugu:

  1. Igaro egunero denbora animaliarekin, ezinbestekoa da berarekin egunero jolastea.
  2. Ezagutu ezazu. Haren emozio, erantzun eta portaerak identifikatzen lagunduko dizu horrek.
  3. Erantzun bere beharrei: elikadura osasuntsua eta higienea garrantzitsuak dira animalientzako ere.
  4. Elkarrekin ibiltzera joateak eta jolas ezberdinek bere zentzumenak bizkortuko dituzte, baita zuen arteko harremana sendotu ere.

Maitatu ezazu zure laguna hark maite zaituen bezainbeste.

Zein etxe-animalia hautatuko zenuke zuk?