Sartu | Izena eman

Azken berriak

Eurigilea - Gianni Rodari

Eurigilea - Gianni Rodari

Eurigilea, aparteko ipuin bat ura zaintzen ikasteko

Ezagutzen al duzu eurigilea? Arin-arina da eta hodeietan bizi da. Jauzika ibiltzen da hodei batetik bestera, txorrotak irekitzen eta ixten...

Ura garrantzitsua da, naturarentzat, oro har. Eta, gizakiontzat, zer esanik ez! Gizakion gorputzaren ehuneko handi bat urez egina da eta behar-beharrezkoa dugu bizitzeko: gure gorputzeko tenperatura egokia izan dadin, gure gorputz atalek behar bezala lan egin dezaten, ezinbestekoa da. Martxoaren 22a Uraren Nazioarteko Eguna da eta Eurigilea ipuinarekin, uraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi zaitugu.

Eurigilea liburua

HIZKI LARRIAK (lau urtetik gorakoentzat) saileko liburuetan, testu guztiak hizki larriz idatzi ditugu irakurketa samurtzeko. Gianni Rodarik idatzitako eta Nicolletta Costak ilustratutako ipuin honetan Eurigilea ezagutuko duzu, hodeietako txorrotak irekitzen eta ixten diharduen pertsonaia. Batzuetan, nekearen nekeaz lo hartu eta, oharkabean, uholdeak eta lehorteak sortuko ditu. A ze buruhaustea!

Badakizu nola lagundu dezakegun Eurigilea, bere lana errazagoa izan dadin?

  • Ura arduraz erabili: adibidez, hortzak garbitzen dituzun bitartean txorrota itxiz.
  • Ura berrerabili: euri ura edo barazkiak garbitzeko erabilitako ura berrerabil dezakezu landareak ureztatzeko.
  • Uretara zaborrik ez bota (itsasora eta errekara ez bota zaborrik, ezta komunetik behera ere).
  • Ura hozteko, hozkailuan sartu, txorrota zabalik utzi ordez.
  • Natura zaindu! Uraren zikloa ez oztopatzeko, natura zaindu behar dugu: mendiak, basoak, itsasoa, errekak... Natura zaintzea, gure burua zaintzea da.

Liburu honek Irakurketa Gida ere badauka. Jaitsi esteka honetan irakurketan sakontzeko jarduerak eta hausnarketarako gakoak emango dizkizun gida.

Eurigilea liburua irekita

Lotutako egileak