Sartu | Izena eman

Azken berriak

Hankazikin

Hankazikin

Ezagutu "Hankazikin" antzerki liburuaren idazlea

Pablo Barrio ez duzu oraindik ezagutzen? Eta ezagutzen baduzu, zer da hari buruz dakizuna? Berari buruzko hainbat kontatu dizkizugu guk, eta berak liburuaren berri emango dizu, bideo batean.

  1. Agurainen jaioa da Pablo Barrio. Araban, bai!
  2. Antzerkia maite duela erabat argi geratu zaigu: hori da gehien eta sakonen jorratu duen generoa. Euskal idazleen artean ez da hain ohikoa genero bati estu lotuta egotea, horregatik diogu ezin dugula zalantzan jarri bere antzerkiarekiko atxikimendu handia.
  3. Enpresa zientziak ikasi...
  4. ...eta irakasle izan zen urte askotan zehar.
  5. Baina, 40 urte bete zituenean, berak eskolak ematen zituen akademiak ateak itxi eta orduan hasi zen antzerkia idazten.
  6. Hainbat sari eskuratu ditu antzerkiokin: esaterako, Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarrekin antolatzen duten Toribio Altzaga saria birritan eskuratu du.
  7. Bere antzerki liburuak taula gainean ere eszenaratu dira.
  8. Agurainen jaioa izan arren Lasarten bizi da antzerki idazlea.
  9. Eta Lasarteko alkate izandakoa ere bada.
  10. Hankazikin liburuan heriotza du hizpide barriok, baina ez ikuspegi ilun batetik. Txundituko zaituen antzerki hau irakurtzeko prest?