Sartu | Izena eman

Azken berriak

Ezekiel Etxebarria Saria - Jara

Ezekiel Etxebarria Saria - Jara

Ezekiel Etxebarria Saria 'Jara' liburuarentzat

Ezekiel Etxebarria saria jaso du Jasone Osoro idazlearen Jara eleberriak, Ermuko Udal Liburutegian azken urteko euskarazko liburu irakurriena izateagatik.

Ez da idazle elgoibartarrak jasotako lehen saria, baina Jara aurreneko aldiz 2001. urtean argitaratu zenetik (aurten Begikok itxuraldatuta berrargitaratu du), hamaika izan dira liburuak izan dituen irakurleak, batzuetan, irakurle huts izatetik irakurzale izatera igaro direnak Jararen abenturei esker. Jasotako sari eta aitorpenak ere ez dira gutxi izan. 

Ermuko Ezekiel Etxebarria idazlea gogoratzeko sortu zuten Jarak jaso duen saria. Apirilaren 19an, herriko institutuko ikasleek eman zioten saria Jasone Osoro idazleari, sariaren antolatzaileek aldarrikatzen duten bezala, irakurle eta idazleen arteko zubia eraikitzea helburu.



Ezekiel Etxebarria Sariaren antolatzaileek utzitako argazkiak.