Sartu | Izena eman

Azken berriak

Gabonetako apaingarriak egiteko 5 eskulan

Gabonak etxea apaintzeko eta girotzeko aitzakia paregabea dira. Guk geuk egindako eskulanekin bada... are hobe!

Hona hemen bost ideia zure etxea, ataria, ikasgela... apaintzeko edo urrun bizi direnei oparitzeko:

  1. Zoriondu ingurukoak zuk sortutako postalekin. Kartulina tolestu batekin aski izango duzu: erantsi azalari hosto lehorrak, purpurina, izarrak, xingola bat edo zure argazki bat eta idatzi bertan urte berria zoriontzeko mezua.




  2. Kartoia Gabonetako formak egiteko erabil dezakezu. Kartoiaz gain beharko duzun gauza bakarra margoa izango da. Ideiak: elurretako panpina, Olentzero, izarrak...



  3. Kandelak asko erabili ohi dira Gabonetako apaingarri gisa. Bazenekien zuk zeuk apaindu ditzakezula kanelazko makiltxoekin, gozokiekin...? Hona trikimailu bat: botila baten gainean jartzen baduzu, politago ikusiko da kandela.



  4. Etxe askotan koroak jartzen dituzte atarian... baina gehienak antzekoak izaten dira. Zurea ezberdina izan dadin nahiko zenuke? Poliespanezko euskarri batekin egin dezakezu, koloretako eta tamaina ezberdinetako botoiekin, edo aurretiaz apaindutako lastotxo nahiz arropa esekitzeko pintzekin.



  5. Egin ditzagun zuhaitzerako zintzilikariak pinaburuekin, kotoiarekin, gozokiekin...!

Ideia gehiago nahi dituzu, ez galdu euskal Youtuberren proposamenak: