Sartu | Izena eman

Azken berriak

Gabonetako arbola liburuekin egiteko hainbat ideia

Gabonak heldu ahala ezin izaten diogu muzin egin gure etxea apaintzeko gogo eta ilusioari...

Gero eta jende gehiagok jartzen ditu ezohiko arbola originalak bere etxeetan, irudimena erabiliz eta aniztasuna bultzatuz. Ez zaizkigu denoi gauza berak gustatzen, denon etxea bez da berdina eta denok ez dugu ekonomia bera. Horregatik, aukerak gero eta gehiago dira.

Begikon liburuz egindako arbolak proposatu nahi dizkizugu. Hona aukera erraz eta dibertigarri batzuk.

  1. Berdea du kolorea. Berreskuratu zure apalategitik estalki berdea duten liburu guztiak, pilatu tamainaka, eta jarri apaingarri polit bat guztien gainean.
  2. Dimentsio guztietan. Liburu gehiago beharko dituzu, baita leku handiagoa ere, baina arbola honi argi edota bola batzuk jarrita, magikoa izango da emaitza.
  3. Txikia baina egundokoa. Liburu guxtiago beharko dituzu, baina zabalik utzi beharko dituzu. Zalantzarik gabe, ederra da zuhaitz hau.
  4. Liburutegi handientzat. Eskolako liburutegia edo bildumazale handiena ezin genuen alde batera utzi.

Bururatzen al zaizu beste ideiarik? Hala bada, elkarbanatu ezazu gure sareetan.