Sartu | Izena eman

Azken berriak

Gabonetako kontsumoa eta jasangarritasuna

Hamaika jostailu, janari mordoa, festak eta planak... Gabonetan neurria galtzeko joera dago eta horrek hausnartzera garamatza: beharrezkoa al da hori guztia? Eta, batez ere, zer ekidin dezakegu kontsumo jasangarriagoa bultzatzeko?

«Ekoirakurleak. Aldaketa liburuetan hazten da» kanpaina jasangarritasunari buruzko kontzientzia zabaltzelo sortu zen eta gaiak duen gaurkotasuna dela eta, aldaketa klimatikoari buruzko informazioa zabaltzen jarraituko du, egunerokoan har ditzakegun neurri errazak emanez, gai hauei buruzko liburuak, eskulanak, bideoak... gomendatuz, eta baita jolas bat proposatuz ere! Jakin nahi al duzu zein tribu ekoirakurletako kide zaren?