Sartu | Izena eman

Azken berriak

Irakurtzea opari bat da 2022

Gabonetako opariekin huts ez egiteko 7 trikimailu

Ohikoa bihurtu zaigu opariekin batera erosketa tiketa ere ematea, baina ezin zoriontsuago egiten gaituena zera da: paper hori erabili beharrik izan ez dutela jakitea. Inola ere huts ez egiteko trikimailu batzuk nahi?

  1. Ez pentsatu zuri gustatuko litzaizukeen horretan, oparia jasoko duen pertsonan baizik.
  2. Ez joan itsu-itsuan erosketa egitera, pentsatu aurretiaz dendaz denda denborarik ez galtzeko.
  3. Eskatu norbaiti laguntza oso galduta sentitzen bazara.
  4. Batzuetan ez dira gauza materialak gehien gustatzen zaizkigunak. Zein da pertsona horren kantu kutuna, jaki gogokoena...?
  5. Opariak ongi biltzeak asko laguntzen du. Ez utzi hori azken unerako.
  6. Opari bat ez da nahitaez egin beharreko zerbait... behartuta egiten dugunean, igarri egiten zaigu.
  7. Oparitu liburuak. Doako bidaiak dira, jende berria ezagutzeko aitzakiak, gauza berriak irakasten dizkigutenak, dibertsioa, emozioak... Irakurtzea opari bat da! Ez badakizu liburuak hautatzen nondik hasi, honek lagunduko dizu. Ireki PDFa, hamaika proposamen topatuko dituzu bertan.

Irakustzea opari bat da