Sartu | Izena eman

Azken berriak

Gabonetarako 10 plan

Gabonetarako 10 plan

Gabonetarako ezinbesteko 10 plan

Urteko garai honetan badira galdu ezin dituzun plan eta ekitaldiak. Ea proposatzen dizkizugun hamar hauek begiko dituzun:

  • Gabonetako argiak ikusteko txangoa egin zure herrian. Agian ez dira izango txundigarrienak, baina gutako bakoitzak badu bere «our Christmas time».
  • Batu familiarekin, betiere neurriek ahalbidetzen duten pertsona kopurua kontuan hartuta.
  • Erosi edo egin eskuz opariak ingurukoei, haien maitasuna eskertzeko. Gogoan izan liburu bat beti izango dela opari ona.
  • Jan turroia, mazapanak, goxua, gantz-opilak, teilak... baina mesedez, egin kirola ere bankete horri aurre egiteko. Kirola ezinbestekoa da sasoi onean egoteko.
  • Jarri eta apaindu Gabonetako arbola. 
  • Utzi janari pixka bat Olentzerori, Errege Magoei, Bizarzuriri... Nor etorri ohi da zure etxera opariekin? Ziur hainbeste opari banatuta gosetu egingo zaigula!
  • Ez ahaztu gabon kantuak eta panderoa, kriskitinak... Kanta dezagun!
  • Gurarientzat urte osoa da ona, baina Gabonetan gehiago balio dute gurariek. Egin zerrenda bat eta elkarbanatu zure ingurukoekin.
  • Ez ahaztu 12 mahatsak jatea urteko azken egunean. Eta adi kanpaikada bakoitzari, beti bada despistatzen denik eta... telebistako aurkezleaz gain.
  • Baina batez ere, gozatu, maitatu, elkarbanatu eta egin irribarre.

Eguberri on!

Irakurketa on!