Sartu | Izena eman

Azken berriak

Gau beltz ikaragarria igaro ezazu

Ospatu Gau Beltza Begiko taldearekin.

Gau Beltza Euskal Herriko txoko askotan berreskuratzen ari diren jaia izanik, guk ere ospatzea erabaki dugu misteriozko liburuekin, baina baita heriotzari buruz modu hunkigarri zein dibertigarrian hitz egiten duten istorioen bidez ere.

Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea [+10 urte]

Posible al da hildakoen mundua ezagutzea? Eta hildakoak bizidunen mundura igarotzea? Ongi etorri urteko gaurik beldurgarrienera!

Mara [+4 urte]


Zer egin daiteke zure lagunik onena betiko desagertu bada? Xabier estualdi horretan dago, baina egoerari buelta ematen saiatuko da.

Hankazikin [+10 urte]


Hankazikin hil egin da eta Herioarekin egin du topo. Arraioa, ez zen hori umearen asmoa! Zer egin? Maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren pasarte batzuk antzeztea proposatuko dio Herioak.

Heriotza harrigarria [+12 urte]

Priore-etxean murgildu eta lagun ezazu Iker misterioak argitzen!

Margolana [+14 urte]

«Gaizkilea al da artelan batek txunditu eta eskuratzeko edozer egitera bultzatu duen gaztea?».