Sartu | Izena eman

Azken berriak

Jara Bartzelonan - Booktrailer Lehiaketa

Jara Bartzelonan - Booktrailer Lehiaketa

Har ezazu parte Getxoko IV. Booktrailer Lehiaketan

Filme baten trailerra zer den baldin badakizu, berehala ulertuko duzu zer den Booktrailer bat: liburu bat aurkezteko balio duen bideo laburra da. Haren helburua irakurleak erakartzea da.

12-18 urte arteko getxotarra baldin bazara, Getxoko IV. Booktrailer Lehiaketan parte hartu dezakezu, maiatzaren 11ra arte. 12 eta 15 urte artekoen kategorian parte hartu nahi baduzu, gainera, Begikoko 'Jara Bartzelonan' liburuarekin egin ahal izango duzu, aukeratu ditzakezun liburuen artean baitago Jasone Osoro idazlearen liburua.

Parte hartzeko oinarriak Kalabazan elkartearen webgunean irakur ditzakezu. Ez dira makalak irabazi ditzakezun sariak!

Aurreko edizioko bideo irabazlea izan zen honako hau: