Sartu | Izena eman

Azken berriak

Hatsa galtzeko modukoak

Badator Gau Beltza! Zer litzateke baina gau beltza, mamu, hildako, kalabaza... eta jakina, istoriorik gabe?

Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan berreskuratzen ari garen jai hau Begikon ere ospatu nahi dugu, beldurrezko istorioekin, misterioarekin, eta heriotzari buruzko ipuin dibertigarri nahi hunkigarriekin?

Beldurrak akabatzen egongo zara ala bazatoz gurekin?

Gau beltza

Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea [+10 urte]

Posible al da hildakoen mundua ezagutzea? Eta hildakoak bizidunen mundura igarotzea? Ongi etorri urteko gaurik beldurgarrienera!

Mara [+4 urte]


Zer egin daiteke zure lagunik onena betiko desagertu bada? Xabier estualdi horretan dago, baina egoerari buelta ematen saiatuko da.

Hankazikin [+10 urte]


Hankazikin hil egin da eta Herioarekin egin du topo. Arraioa, ez zen hori umearen asmoa! Zer egin? Maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren pasarte batzuk antzeztea proposatuko dio Herioak.

Heriotza harrigarria [+12 urte]

Priore-etxean murgildu eta lagun ezazu Iker misterioak argitzen!

Margolana [+14 urte]

«Gaizkilea al da artelan batek txunditu eta eskuratzeko edozer egitera bultzatu duen gaztea?».