Sartu | Izena eman

Azken berriak

Haur eta Gazte Liburuaren Eguna

Apirilaren 2an ospatzen da Haur eta Gazte Liburuaren Eguna.

Irakurtzea askatasuna da. Irakurtzea arnasa hartzea da.
Irakurtzeak sekula utzi nahi izango ez dituzun munduetan bizitzeko aukera ematen dizu.
Irakurtzeak zure arimari amesten uzten dio.
Liburuak bizi osorako lagunak direla diote
eta ados nago.
Zure unibertsoaren handitasuna irakurtzen duzunean soilik hazten da.
Istorioak egunero berriz hegaldatzen
laguntzen diguten hegoak dira, beraz bila itzazu
zure arimari, bihotzari, gogoari hitz egiten dioten liburuak.
Istorioak medizina dira. Sendatzen dute. Indarberritu.
Inspiratu. Irakatsi.
Bedeinkatuak narratzaileak, eta irakurleak,
eta entzuleak. Bedeinkatuak liburuak. Haiek dira
mundu hobe, argitsuago baterako botika.
Mahsi cho. Eskerrik asko.

RICHARD VAN CAMP