Azken berriak

Haur eta Gazte Liburuaren Eguna

Apirilaren 2a heltzen den aldiro egin ohi dugun moduan, Haur eta Gazte Liburuaren Eguna ospatzen dugu gaur, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotza urteurrena gogora ekartzzeko, baina baita haur eta nerabeentzat idatzitako literaturari behar duen garrantzia emateko ere.

Beste urteetez, IBBY Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Erakundeak protagonista bat eta mezu bat zabaldu ditu. Aurtengo protagonista Japonia da, OEPLI.org webgunean irakur dezakezuen testuaren Eiko Kadono idazlearekin, eta kartela diseinatu duen Nana Furiya ilustratzailearekin.

"Itsasoak zeharkatu zure irudimenaren hegoekin"

Lelo honekin, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak haurtzaroan irakurketak duen garrantzia ekarri nahi du gogora. Nola irudimenaren bidez pertsona gisa hezten gaituen eta tresnak ematen dizkigun gure hegoekin etorkizuna eraikitzeko.