Sartu | Izena eman

Azken berriak

Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna 2019

Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna 2019

Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna 2019

Berehalakotasunaren beharra uneoro sentitzen dugu bizi garen garaiotan. Lewis Carroll Alizia Lurralde Miresgarrian liburuaren idazlea denboraren zentzuarekin kezkatuta zegoen. Untxi txuriak bere erlojuari etengabe begiratzen zion eta behin eta berriz esaldi bera errepikatzen zuen: “Ene bada, berandu helduko naiz!”. Helduek haurrei inposatu ohi dieten antsietatea, jarrera paranoikoa eta gehiegizko eskakizunak islatzen zituen.

Har ezazu denbora apur bat (topatzen baduzu) eta galdetu zure buruari: zer egin dezaket nire bizitzaren abiadura moteldu dadin? Pista bat emango dizugu: eseri, liburu bat eta leku atsegin bat aukeratu eta irakurri; murgil zaitez liburuan eta utziozu hari gida zaitzan. Liburuak etenaldia dira, lasaitasuna. Era berean, bizitza eman eta gure bihotz taupadak markatzen dituzte. Gaur, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunean, literatura zer zen erakutsi ziguten irakurketak irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Bizitza osoan lagun izango ditugun horietan murgiltzera. Liburuak bizi, bizi Begiko.