Sartu | Izena eman

Azken berriak

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna 2020

Badakigu berrogeialdiko egun hauek batzuetan oso aspergarriak iruditzen zaizkizula, eta kalera atera nahiko zenukeela jolastera. Trikimailu bat daukagu guk horretarako, amarru magiko bat etxetik atera eta leku berriak ezagutzeko, mundu berrietara bidaiatzeko. Gainera, amarru hau ez da sekretu bat, edonori konta diezaiokezu! Prest zaude? Hauxe da trikimailua: IRAKURTZEA.

Ez duzu sinesten? Frogatu ezazu zuk zeuk. Pentsatu nora joan nahi duzun, aukeratu liburu bat, topatu leku eroso bat irakurtzeko eta jarri segurtasun uhala, bidaia hastear da eta. Bisitatu Amazonia eta bertako tribuak, joan Bartzelonara Jararekin eta murgildu bere bizimodu berrian, ezagutu Izarren Egun Gorriak eta futbolarekiko zaletasuna, bidaiatu Euskal Herrian barrena eta ezagutu bertako mitologia Leireren eskutik, lurreratu gimnastika erritmikoko tapizean eta egin aurre munstro guztiei, ezagutu naturako prozesurik sinpleenetako bat Hazi Txikirekin. Zoaz ametsetan soilik ikus ditzakegun lekuetara liburuen bidez. Ez zara damutuko!

#BegikoEtxean