Sartu | Izena eman

Azken berriak

Haurren gela apaintzeko 7 ideia

Logela gure erosotasunaren erresuma txikia izan ohi da: gure koba, gure leku pertsonalena. Horregatik izan ohi dugu begiko logela gure modura apaintzea. Gure seme-alabentzak jolasteko, ikasteko eta adierazteko lekua ere izan ohi da.

Hona ideia batzuk haien logela apaintzeko:

  1. Lehen araua: apaindu logela elkarrekin.
  2. Gauzak gordetzeko lekuak finkatu dena jaso ahal izateko.
  3. Bilatu oroitzapen alaiak eta zintzilikatu paretetan marko, iman, soka edo bestelakoekin.
  4. Ez ahaztu seme-alabak hazi egiten diren bezalaxe haiekin hazi behar direla haien logelako altzariak. Konponbide egokia izan daiteke altueraren arabera alda daitekeen altzariak erabiltzea.
  5. Zer du berak gustukoen? Hori baliatu dezakezue logela apaintzeko: hegazkinak, liburuak, panpinak, kirola eta abar.
  6. Gogoan izan jolasteko konpainia izan ohi dutela batzuetan. Utzi leku apur bat beren lagunek ere jolas dezaten.
  7. Gorde txoko bat bere liburutegiari eta aukeratu liburuak antolatzeko modu bat: koloreka, argitaletxeka, generoka... Irakurtzen duguna gara!