Sartu | Izena eman

Azken berriak

Ikasturte amaiera

Ikasturte hau bitxia izan da... bitxi-bitxia izatez. Asko izango dira azken txirrin hotsa eta San Juan sutan liburu eta koadernoak erretzeko mehatxu oihuak entzungo ez duten korridoreak. Baina badu beste ikasturteekin zerikusirik zentzu batean: heldu da ikasleek irakasleei udan asko ikasiko dutela esan eta haiek agurtzeko garaia.

Penarik ez da, uda dibertigarria delako, lagunekin denbora gehiago igarotzea, igerilekua edo hondartza, jolas gehiago, izozkiak, iratzargailuari beldurrik izan gabe berandu oheratzea. Gozatzea ere bada, ikastea, irakurtzea.

Arakatu Begikoren liburu bilduma eta aukeratu zure udako irakurketak. Denak irudituko zaizkizu freskagarriak!