Sartu | Izena eman

Azken berriak

Ikasturte hasierari bizirauteko 7 trikimailu

Bizkar-zorroa, estutxea, ogitartekoa, testu liburuak... Asko dira ikasturte hasiera heltzen den aldiro prestatu beharrekoak, baina ez dugu nahikoa aipatzen zein zaila izaten den batzuetan oporretatik itzuli eta eskolei berriz ekitea. Hona hemen huts egingo ez dizuten zazpi trikimailu.

  1. Has zaitez ohetik goizago jaikitzen, gorputza pixkanaka ohitu dadin. Ohera goizxeago sartzeak asko lagunduko dizu hurrengo egunean umore onez jaikitzen.
  2. Ez utzi eskolako tresnen eta liburuen erosketa azken unerako, batzuetan agortu egiten dira eta.
  3. Eskuratu agenda bat zure egiteko guztiak garaiz egiteko.
  4. Liburuak ongi zaintzea erraza ez bazaizu, forratu itzazu kanpotik. Mota askotako estalkiak daude, ziur badela bat zuretzat egokia.
  5. Urduri jartzen den horietakoa bazara, partekatu norbaitekin zure kezka. Hitz egiteak ez dizu kalterik egingo.
  6. Gelditu arratsalde batean zure klasekide berriekin, ikasturte hasiera lagunez inguratuta hasteko.
  7. Gogoan izan bizitzan badirela nahitaezkoak diren gauza asko eta irakurketak ez lukeela izan beharko horietako bat. Bada liburu bat pertsona bakoitzarentzako, literaturaren ateak zabalduko dizkizun hori topatzea baizik ez zaizu falta.