Sartu | Izena eman

Azken berriak

Irakurle gazteak erakartzeko 5 trikimailu

Onar dezagun: badira irakurleak irakurle izan badirela ez dakitenak, literaturaren ate zoragarriak zabaldu dizkien pertsona edo libururik azaldu ez delako soilik.

Hona trikimailu batzuk haur eta nerabeak literaturara erakartzeko:

  1. Utziezu irakurriko dutena hautatzen, ez du ezertarako balio interesgarria iruditzen ez zaien zerbait irakurtzera behartzeak. Literaturan murgildu nahi dugu orain, izango da astirik (baita gogorik ere) aurrerago beste gauza batzuk irakurtzeko.
  2. Gaur egun hamaika estimuluz inguratuta bizi gara. Inoiz baino garrantzitsuagoa da idazleak istorio on bat kontatzeko eta erakargarri bihurtzeko duen modua. Bilatu liburu hori.
  3. Bilatu ispilu lana egin dezaketen erreferenteak. Abeslari kutun, Youtuber faborito edo lagun minak gomendatutako liburuei jaramon egin.
  4. Liburu denda eta liburutegietara maiz joan, leku hauek arrotzak izan ez daitezen. Piztu liburuak arakatzeko sena.
  5. Ezinbestekoa da eredu izatea. Beti esan ohi dugu irakurtzea garrantzitsua dela, baina seme-alabekin irakurtzea, hori ezinbestekoa da.

Oraindik liburu egokia topatu ez baduzu, zoaz gure Irakasleen Gunera eta arakatu tematikaren arabera gomendatutako liburuak.