Sartu | Izena eman

Azken berriak

Irakurtzeak Batzen gaitu

Irakurtzeak batzen gaitu

Irakurtzea irudikatzea da, aurkituko dugunagatik zirrara sentitzea, beste bizimodu batzuetara nabigatzea, ondo pasatzea, ikastea eta hitzez hitz handitzen joatea. Bidaia unibertsala da, eta munduko edozein lekutan hasten da, edonoren eskuetan. Bizitzan zehar, baldintza orotako irakurleok liburu baten orrialdeetan egiten dugu hitzordua, eta indar handiko lotura ikusezina sortzen dugu: beste baten azalean jartzeko aukera ematen digun lotura, eta berekin errespetua, elkartasuna eta kontzientziazioa dakartzana, besteak beste.

Irakurtzeak hesirik, mugarik eta ezberdintasunik gabeko komunitate bateko kide egiten gaitu; zer irakurri duen eta irakurtzean zer bizi izan duen, huraxe da komunitatearen oinarri. Izan ere, irakurtzeak aniztasuna, enpatia eta aberastasuna dakartza, eta geure onena ematen laguntzen digu.

Irakurtzeak batzen gaitu.