Sartu | Izena eman

Azken berriak

Irakurtzen garraio publikoan

Irakurtzeko ohitura sortzen

Irakurtzeko ohitura ez da egun batetik sortzen, pazientzia eta ahalegin apur bat egitea ezinbestekoa da irakurzaletasuna sortzeko. Erraza da eguneroko betebeharrekin arreta galtzea. Hona aholku batzuk irakurketak bete-betean harrapa zaitzan.

  1. Bilatu egunean zehar irakurtzeko egokia izan daitekeen unea. Ordubete libre ez duzunean, hamar minutu ateratzen ahalegindu zaitezke. Finkatu denbora tarte hori eta saiatu egunero betetzen; denborarekin modu automatikoan aterako zaizu.

  2. Utzi albo batera distrazioak. Itzali mugikorra, jarri musika lasaia, utzi urrun tableta eta bilatu leku lasai bat. Minutu horietan zehar, saiatu irakurketan ahalik eta gehien kontzentratzen, ohitura bat sortzeko beharrezkoa baita arreta osoa eta aktiboa.

  3. Eraman liburu bat zurekin. Zenbat une izaten ditugu irakurtzeko garraio publikoan, zerbaiten ilaran zain gaudenean...? Ohitu une horiek irakurtzeko erabiltzera.

  4. Baztertu liburuak beldurrik gabe. Batzuetan ez gara ausartzen zailegia iruditzen ari zaigun edo gustuko ez dugun liburu bat irakurtzeari uzten. Horrek irakurketa gorrotatzera eraman gaitzake. Aldatu liburua beste batengatik. Ez da izango ba munduan libururik ez delako!

  5. Hautatu zure irakurketak. Lagunek, blogariek, aldizkariek egindako gomendioak ongi daude. Ez al litzateke ordea zoragarria zuk ere besteei liburuak gomendatu ahal izatea?

Zer deritzezu iritzioi? Errazak dira, ezta? Orain liburua hautatzea dagokizu. Zalantzan zaude eta ez dakizu nondik hasi? Bilatu gure katalogoan!