Sartu | Izena eman

Azken berriak

Jarraitu zure gorputzaren mugimendua

Elikadura jokabidearen nahasteen aurkako nazioarteko eguna.

Elikadurarekin lotutako nahasteak eta arazoak gutako edozeinen egunerokotasuna izan daitezke egun. Hauek ezagunago bihurtzearekin batera, kasu asko garaiz hauteman dira, baina, adi, datuok ez baitira lasaitzeko modukoak:

  • Nerabeen %70 ez dago gustura bere gorputzarekin, eta 10 neskatik 6k pentsatzen du zoriontsuago izango litzatekeela beste gorputz bat balu.
  • Elikadurarekin lotutako nahasteen hasiera adina 11 urtetara jaitsi da.
  • Buruko gaitzak kausa dituzten heriotzetatik, hilkortasun handiena duena da nerabeen artean.
  • Nerabeek pairatzen dituzten gaixotasun kroniko ohikoenetakoa da.

Lehenago baziren faktoreekin batera, sare sozialak ere hartu behar ditugu kontuan orain, nerabeak irudi perfektu bezain irreala lortu nahi izatera bultzatzen baititu. Lehen aldizkarietako azaletan ikusi ohi genuena, orain Instagrameko argazkietan eta Tiktokeko bideoetan ikusi ohi dugu. Perfekzio fisikoa zoriontasunera lotuta dago. Eta ez dago zoriontsu izan nahi ez duenik.

Irudi irreal horri aurre egiteko curvy mugimendua sortu zen: norbere gorputzaren onarpena defendatzen duen mugimendua. "Soberakoak" direla esan ohi den kilo horiek edo euren gorputzeko berezitasunak erakusten dituzten benetako pertsonak. Erakusten duten horrek ez baitu zertan lotsa iturri izan, ezberdin egiten gaitu. Batuko zara mugimendura?