Sartu | Izena eman

Azken berriak

Leire Salaberria

Leire Salaberria

Liburuak azalagatik epaitzen: Leire Salaberria ilustratzailea

Liburuak ez omen dira azalagatik epaitu behar. Gezur galanta! Istorio onak liburu azal ederrez janzteak derrigorrezkoa izan behar luke. Eta, alderantziz, begien gozagarri diren ilustrazioek istoriorik gogobetegarrienak izan behar lituzkete ondoan. Leire Salaberria ilustratzailea aurkeztu nahi dizugu, horregatik. Zenbat dakizu berari buruz?

  1. Andoaindarra da, baina Donostian bizi da gaur egun. 
  2. Album ilustratuentzako Etxepare Sariaren bidez hasi zen ilustrazioaren munduan lanean.
  3. Hala ere, lehenago ere bazuen artearen munduarekin harremanik: Arte Ederrak ikasitakoa da eta Ilustrazioari eta Diseinuari buruzko Master bat dauka.
  4. Italian berriztatze lanak egindakoa da.
  5. Italiako, Mexikoko, Estatu Batuetako, Britainia Handiko, Txileko, Espainiako, Euskal Herriko... idazleen lanak ilustratu ditu.
  6. Nazioarteko sari askotarako hautatuak izan dira bere ilustrazioak.
  7. Eta munduko azoka askotan izan da Salaberria.
  8. Erakusketa askotako protagonista izan da.
  9. Tailerrak ere eman izan ditu, haurrentzat.
  10. Begikon ere bere ilustrazioekin gozatu dezakezu Agurtzane Ortiz de Landaluze idazlearen Leireren opor miresgarriak liburuan!

Bere webgunea | Instagram