Sartu | Izena eman

Azken berriak

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Familia askotan senide batzuk ikusezinak dira beren genero identitatea ezkutatu behar izaten dutelako. Antzera gertatzen zaie horietako askori eskolan. Beldurgarria, ezta?

Guztiontzako etorkizun bat eraiki nahi badugu inklusiboak behar dugu izan. Harro sentitu behar dugu lesbianez, transexualez, intersexualez... eta haiek harro sentitu behar dute euren lorpenez, baita ahaldunduta ere aurrean dituzten erronkei aurre egiteko. Horretarako garrantzitsua da pertsona hauen bizipenak entzutea eta aniztasunean heztea LGTBI errealitatea gero eta arruntagoa izan dadin gure artean. Haien historiak askotarikoak dira, lesbiana, gay, trans, bisexual edo intersexual izateko moduak asko diren bezalaxe.