Sartu | Izena eman

Azken berriak

Liburu bat naiz, irakur nazazu

2023eko Haur liburuaren nazioarteko eguna.

Ni liburu bat naiz.
Zu liburu bat zara.
Gu denok gara liburuak.

Nire arima da kontatzen dudan istorioa
eta liburu bakoitzak du berea.

Oso ezberdinak izan gaitezke:
handiak daude, txikiak,
koloretsuak daude, beste batzuk zuri-beltzean,
badira oso meheak, eta badira lodi-lodiak.

Antzeko gauzak edo oso ezberdinak kontatzen ditugu:
horretan datza gure edertasuna.
Zer aspergarria denok berdinak bagina!

Gutako bakoitza bakarra da.
Eta bakoitzak merezi du errespetua,
aurreiritzirik gabe irakurria izatea,
zure liburutegian bere lekua izatea.

Nitaz zeure iritzia izan dezakezu.
irakurtzen duzuna zalantzan jarri edo komentatu.
Liburutegira itzuliko nauzu agian,
edo beharbada estu hartu eta elkarrekin bidaia luzea egin.

Baina inork ez nazala inoiz bota,
ezta beste apal batera bidali ere.
Ez eskatu inoiz ni suntsitzeko,
eta ez utzi beste inork suntsi nazan.

Eta inoiz liburu bat beste apal batetik etortzen bada,
norbaitek edo zerbaitek handik bota duelako,
egiozu leku.
Egoki sartzen da zure ondoan.

Saiatu sentitzen hark sentitzen duena,
ulertu ezazu, eta babestu.
Agian zu egongo zara bihar haren egoeran.

Zu ere liburu bat zarelako.
Gu denok gara liburuak.

Tira, esan ozen-ozen ondo entzun diezazuten:
Liburu bat naiz, irakur nazazu.

Yagalis Iliopoulos-ek idatzia
Photini Stephanidi-k ilustratua